→Galdakao

Gaizka Chamizo galdakoztarrak antzezle onenaren saria jaso du P6ko VIII Teatro Arineko Jardunaldietan

Mikel Martinez aktorearekin partekatu du saria. Biek antzeztu dute ‘Salaketa’ lana eta gainera, antzezlanak Kriseilu saria jaso du euskarazko muntaiarik onenaren kategorian.

Mikel Martinezek eta Gaizka Chamizok antzeztu dute 'Salaketa' lana // Tartean Teatroa

Pabellon 6ko VIII Teatro Arineko Jardunaldiak izan ziren apirila eta maiatza artean, eta sari banaketan Gaizka Chamizo galdakoztarra izan zen sarituetako bat. Zehazki, antzezle onenaren saria jaso du Chamizok Mikel Martinez aktorearekin batera, biek antzezten duten ‘Salaketa’ lanagatik. P6ko Antzerki Laborategiaren eskutik 500 euroko saria jaso dute (partekatua).

Era berean, ‘Salaketa’ antzezlanak Kriseilu saria jaso du euskarazko muntaiarik onenaren kategorian. Bizkaiko Foru Aldundiak babestuta 3.000 euroko saria eman diete. Goiatz Labandibar oiartzuarrak testua idatzi du, eta Mikel Martinez eta Gaizka Chamizo aktore lanetan dabiltza. Ironia eta absurdoa uztartzen ditu obrak. 2020ko urtarrilean Cafe Bar Bilbao Teatro laburreko saria ere irabazi zuen antzezlanak euskarako atalean.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak