→Galdakao

Gandasegi Egia ikastetxean agertutako pintada faxistak eta matxistak ezabatuko ditu Udalak

Aste Santuko oporraldian pintada faxistak eta matxistak agertu dira Gandasegi Egia ikastetxean.

Egia ikastetxean agertutako pintadak // Argazkiak: Dori Bartolome Vallejo

Aste Santuko oporraldian pintada faxistak eta matxistak agertu dira Gandasegi Egia ikastetxean. GEURIA Udalarekin jarri da harremanetan eta udal ordezkariek adierazi dute pintada horiek ezabatu eta berriro margotuko dutela.

“Aste Santuko opor egunak aprobetxatuz Udala ikastetxeko hormak margotzen ari da. Kanpoaldekoa amaitu berri zuten eta barrualdea margotzen ari dira momentu honetan. Pintadak kanpoaldean egin dituzte. Barrualdea behin bukatuta, kanpokoa berriro margotuko dute“, diote udal ordezkariek.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak