→Galdakao

Galdakaoko 24 saltokik gangak kalera aterako dituzte gaur eta bihar

Galdakao Dendari Elkarteak ‘Outlet Gu dendari’ ekimena antolatu du urriaren 1ean eta 2an. Guztira 24 saltokik bat egin dute kanpainarekin.

Artxiboko irudia // Geuria

Galdakao Dendari Elkarteak ‘Outlet Gu dendari’ ekimena antolatu du gaur eta bihar. Guztira 24 saltokik bat egin dute kanpainarekin eta gangak kalera aterako dituzte urriaren 1ean eta 2an. “Gaur eta bihar eskaintzarik onenak ikusi eta aprobetxatu ahal izango ditugu dendetara sartu beharrik gabe; izan ere, erakusmahaiak kalean egongo dira gure udalerriko denda batzuetan”, diote sustatzaileek.

Kanpainaren helburua da tokiko merkataritzak bere produktuak gehiago ikusaraztea, pasatzen diren pertsonen arreta bereganatzea eta salmentak handitzea. “Bezeroek gangak edo beherapenetan dauden produktuak erosteko aukera izango dute”, diote.

“Udalak herritarrak animatu nahi ditu gure udalerriko merkataritza sarean kontsumitzera, eta gogorarazi nahi du zein garrantzitsua den gurea bezalako herri batentzat, are gehiago garai honetan, tokiko merkataritzak bizirik jarraitzea”, diote udal ordezkariek.

Hauek dira kanpainara atxiki diren Galdakaoko saltokiak: 

– Lencería Mariu (Araba, z/g)
– Ainara Complementos (Bernart Etxepare, 6)
– C H I C… (Bernart Etxepare, 8)
– Bonilla Fotógrafos (Bizkai Kalea, 58)
– Mercería Conchi (Bizkai Kalea, 87)
– Opticalia Galdakao (Euskadi, 4)
– Gata (Ganekogorta, 11)
– Shia (J.B. Uriarte, 38)
– Calzados Motila (J.B.Uriarte,  7)
– General Optica (J.B.Uriarte,  7)
– Cler (J.B.Uriarte, 34)
-Komoda (J.B.Uriarte, 61)
– Ametsak (J.J.Uriarte, 13)
– Xama Hogar Y Decoración (Lehendakari Agirre, 6)
– Fancy (Muguru z/g)
– Fancy Kids (Muguru z/g)
– Zapateria Kaos (Muguru z/g)
– Iroa (Muguru, 8)
– Lenceria Haizea (Plaza Muguru)
– Kilika (Santi Brouard, 1)
– Tejidos Confecciones Legarda (Torrezabal zeharkalea, 3)
– Copitos (Smile Fashion Slu) (Urki, 5)
– Grupo Olje (Urki, 9)
– Phuket (Zamakoa, 10)

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak