→Galdakao

Kukuzburu ibilbidea egiteko irteera antolatu du igandean Ganguren Mendi Taldeak

Ibilbidea 11 kilometrokoa da eta 400 metroko desnibel positibo metatua du. Ibilaldiak gutxi gorabehera hiru orduko iraupena izango du.

Ibilbidea 11 kilometrokoa da eta 400 metroko desnibel positibo metatua du // Galdakaoko Udala

Ganguren Mendi Taldeak seinaleztatutako ibilbideak egiteko irteerak antolatu dituzte. Lehenengo irteera otsailaren 28an, igandez, izango da eta Kukuzburu ibilbidea egingo dute: Kukuzburu (426 metro) eta Padrolamendi (261 metro). Ibilbidea 11 kilometrokoa da eta 400 metroko desnibel positibo metatua du. Ibilaldia 09:30ean hasiko dute Ganguren Mendi Taldearen egoitzatik (Gipuzkoa kalea, 11), eta gutxi gorabehera hiru orduko iraupena izango du. Bigarren irteera bat ere antolatu dute martxoaren 14an. Kasu horretan, Ganguren ibilbidea egingo dute, lau ordu ingurukoa: Aperribaitik Ganguren mendira (443 metro).

Hiru ibilbide zirkular eta 12 ibilbide-lotura egokitu eta seinaleztatu ditu Ganguren Mendi Taldeak, toponimo grabatuak dituzten seinale tantaiekin, norabide geziekin, kolore markekin eta kartelekin. Udalaren eskariz egin ditu lan horiek Gangurenek. Ibilbide osasungarriak diseinatzeko eta egokitzeko proiektu honekin, Galdakaoko Udalak Gobernu Planaren 29. konpromisoa bete du. Ibilbideen informazio guztia, mapak eta track-ak gangurenmt.net webgunean kontsultatu eta deskargatu daitezke. Informazio liburuxkak ere eskuragarri daude klubaren egoitzan eta udaletxean.

Galdakaon 11, 15 eta 18 kilometroko hiru ibilbide zirkular seinaleztatu ditu Ganguren Mendi Taldeak

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak