→Galdakao

Game Of Txaranga, Calathea, Itziarren Semeak eta Beranduegi Erromeria, Galdakaoko Gazte Egunean

Maiatzaren 7an izango da X. Gazte Eguna Galdakaon. // Argazkia: Utzitakoa (2019)

Gazte Eguna antolatu dute berriro Galdakaon. Maiatzaren 7an, larunbatez, izango da Kurtzeko plazan eta egun osoko egitaraua prestatu dute. Besteak beste, zelai-errea txapelketa, paellak, bazkari herrikoia, bingo musikatua, jolasak eta kontzertuak antolatu dituzte.

“Hilabeteetan zehar antolatzen ibili garen herritik eta herriarentzako eguna izango dugu. Urteak igaro dira lehen aldiz burutu genuenetik eta baita azkenengoz elkartu ginenetik”, diote sare sozialetan zabaldu duten mezuan. Aurtengoa hamargarren Gazte Eguna da: “Lehenengo eguneko beste gogo eta indarrez jarraitzen dugu. Aurten ere, bete dezagun Kurtzeko plaza ilusio eta aldarriz!”.

X. Gazte Eguna | 2022

Galdakao · Maiatzak 7

11:30 Zelai-errea Master Cup Kurtzeko frontoian
14:00 Paellak aurkeztea
14:30 Bazkari herrikoia
16:00 Bingo musikatu feminista Momoaken eskutik
18:00 Elektrotxaranga eta jolasak: Game Of Txaranga
21:00 Kontzertuak: Calathea, Itziarren Semeak, Beranduegi Erromera

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak