→Galdakao

Gazteak enplegua topatzen laguntzeko zerbitzua jarri dute martxan Galdakaon

// sharon mccutcheon, Unsplash

Galdakaoko 16 urtetik gorako gazteak laneratzen laguntzeko zerbitzua jarri du martxan Galdakaoko Udalak. Zerbitzu pertsonalizatua izango da, “norberaren beharretara, lehentasunetara eta erritmora egokituta”, diote udal ordezkariek. Besteak beste, lan gaitasunak sortzen eta enplegurako ibilbidea hasten lagunduko die zerbitzuak gazteei. Orientatzaile batek gidatuko du erabiltzailea.

“Erabakiak hartzeko erabiltzaileak daukan gaitasuna landuko da, baita norberaren ahalmen pertsonal guztiak praktikan jartzen ere. Curriculum eraginkorra egiten irakatsiko da eta lana bilatzeko bideak eta doako prestakuntza-ekintzei eta prestakuntza-proiektuei buruzko informazioa ezagutaraziko da”, diote udal arduradunek.

Zerbitzua Gizarte Ekintzako eraikinean eskainiko dute astelehenetan eta ostegunetan (09:30etik 13:30era). Interesdunek tec.insercion@galdakao.net helbide elektronikora idatzi edo Gizarte Ekintzara zuzenean jo behar dute hitzordua eskatzeko. Ondoren orientatzailea jarriko da harremanetan erabiltzailearekin.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak