→Galdakao

Galdakaoko gazteen ahotsa entzungo du Udalak, euren beharrak eta interesak jasotzeko

‘Esank’ proiektuaren bitartez, Gazteria arloko ildo estrategikoak zehazteko diagnostiko parte-hartzaile bat jarri du Udalak martxan.

Prozesua azaroan hasi zuten eta otsailean bukatzea aurreikusi dute Udaletik // Argazkiak: Galdakaoko Udala

Galdakaoko gazteen eta nerabeen ahotsa entzungo du Udalak, Gazteria arloko politikak euren beharretara eta interesetara egokitzeko. ‘Esank’ proiektuaren bitartez, Gazteria arloko ildo estrategikoak zehazteko diagnostiko parte-hartzaile bat jarri du Udalak martxan. 12 eta 30 urte bitarteko gazteen iritzia jasotzeko bide desberdinak erabiliko dituzte, hala nola, talde eztabaidak, inkestak edota elkarrizketa informalak. Gazteen interesen eta beharrizanen inguruko informazioa jasotzeaz gain,  hausnarketa sustatu nahi du Udalak.

“2023. urtera bitartean Gazteria arloak ezarriko dituen ildoak zehazteko gazteen ahotsa entzutea ezinbestekoa da. Gazte elkarteek ere zeresan handia izango dute prozesuan eta garrantzi eta espazio berezia izan beharko dute proiektuan”, diote udal ordezkariek. Prozesua azaroan hasi zuten eta otsailean bukatzea aurreikusi dute Udaletik. Atzo bertan onartu zuten 2021eko aurrekontuan, diagnostiko honetatik proposatuko diren proiektu zehatzak garatzeko 40.000 euro gorde ditu Udalak.

Edozein zalantza argitzeko edo informazio gehiago jasotzeko 747 406 668 telefono zenbakia, esankgaldakao@gmail.com helbide elektronikoa eta @esankgaldakao Instagram kontua daude herritarren eskura.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak