→Galdakao

Gaztetxearen aldeko eguna ospatuko dute Galdakaon martxoaren 30ean

galdakao ortuondo gaztetxea

Ortuondo Gaztetxea eraitsi zutenetik bi urte igaro dira eta ordutik “espazio propiorik” izan ez dutela diote Galdakaoko Gazte Asanbladatik.

Galdakaoko Gazte Asanbladako kideak Ortuondo Gaztetxea zenaren aurrean // Argazkia: Galdakaoko Gazte Asanblada

Ortuondo Gaztetxea eraitsi zutenetik ia bi urte igaro dira eta ordutik “espazio propiorik” izan ez dutela diote Galdakaoko Gazte Asanbladatik: “Espazio honen beharraz jakitun Galdakaoko gazte mugimendua ez da geldirik geldituko, zerbait mugitzen hasia da eta gure helburuak lortu artean aurrera jarraituko dugu”, diote. Ildo horretan, martxoaren 30ean Gaztetxearen aldeko Eguna antolatu dute Galdakaon, Kurtzeko plazan, “egitarau xume batekin”, diote.

“Desjabetuok ditugun beharrizan ezberdinak asetzera bideratutako espazio bat eraiki nahi dugu. Denok indarrak batu eta norabide berdinean jotzeko, esplotatzen gaituen sistemaren aurka”, diote Galdakaoko Gazte Asanblatik.

Gaztetxearen aldeko eguna – Egitaraua

Martxoak 30, larunbata
Kurtzeko plaza

10:30 Pala txapelketa
14:30 Patata tortila txapelketa
17:00 Triki-poteoa herrian zehar

*Saria: 2 pizza Somerako Labean

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak