‘Aita Mari’ erreskate ontziak itsasoratzeko baimena jaso berri du. Pasaian (Gipuzkoa) geldirik eman ditu asteak, Espainiako Gobernuak baimena noiz emango zain, eta orain, laguntza humanitarioa emateko onespena jaso dute. Asteazkenean abiatuko da ontzia Pasaiatik Mediterraneoruntz, Lesbos irlara. Grezian dauden errefuxiatuei laguntza humanitarioa eramatea izango da Aita Mari ontziaren egitekoa.
Besteak beste, Galdakaotik laguntza bidaliko dute Aita Mari erreskate ontzira. Hain zuzen ere, 8.000 kilo arropa bidaliko ditu GBGEk (Galdakaoko Boluntarien Gizarte Elkarteak) Pasaiara. GBGEtik adierazi dutenez, kamioi bat eta hiru furgoneta bidaliko dituzte arropaz beterik.
