→Galdakao

‘Galdakao Gerra Zibilean: Udaberririk gabeko urtea’ liburua aurkeztuko dute bihar Gandasegin

Tropa frankistak Plazakoetxen, Bilborako bidean, 1937ko ekainaren 16an // Galdakaoko Udala

1937ko ekainaren 15a, bihar bezalaxe, asteartea zen. Egun hartan tropa frankistak sartu ziren, besteak beste, Galdakaon. Bonbardaketak eta lurreko erasoak izan ondoren, matxinatuek herria bereganatu zuten: “Errepresio garai gogorra hasi zen horrekin. Fusilamenduak, kartzela zigor amaigabeak, jipoiak, emakumeen kontrako bortxaketak, kargu publikoen depurazioak, eta beste askorentzako, erbestea”, diote udal ordezkariek.

Egun horietan gertatutakoa gogoratu eta ezagutzera emateko asmoz, Galdakaoko Udalak, Galdakao Gogora elkarteak eta herriko beste eragileek zenbait ekimen antolatu dituzte azken urteetan, eta aurten ‘Galdakao Gerra Zibilean (1936-1937): Udaberririk gabeko urtea’ liburua argitaratuko dute. “Galdakao Gogora elkarteak azken urteetan egindako hamaika lan eta ikerketen emaitza da liburua”, diote udal ordezkariek. Bihar, ekainaren 15ean, liburua aurkeztuko dute 19:00etan Gandasegi ikastetxean. 

Liburuak doan banatuko dituzte ekainaren 16tik aurrera Galdakaoko udaletxean eta Torrezabal, Usansolo eta Aperribaiko liburutegietan. Herritar bakoitzak liburu bakarra eskuratu ahal izango du.

Ibilbide gidatua

Bestetik, duela aste gutxi aurkeztutako herri barneko Memoriaren Ibilbidetik bisita gidatua antolatu dute ekainaren 20an, igandez. Ibilbidea Galdakao Gogora elkartearen eskutik izango da, eta 11:00etan hasiko da Kurtzeko plazatik.

Josi Sierra: “1981ean gauzak demokratizatu baziren, zergatik itxaron behar izan dugu 80 urte hau kontatzeko?”

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak