→Galdakao

Gazteentzako ginkanak antolatuko dituzte udan Galdakaoko Topaguneek

Aperribai, Usansolo eta Plazakoetxe inguruetan egingo dituzte ginkanak. Irabazleek Galdakaoko dendetan erosteko 50 euroko bonua jasoko dute.

Hiru ginkana antolatuko dituzte: Aperribain, Usansolon eta Plazakoetxen // Argazkia: Jametlene Reskp, Unsplash

Galdakaoko Topaguneek 12 eta 16 urte bitarteko gazteentzako ginkanak antolatuko dituzte udan. Ginkanak Aperribai, Usansolo eta Plazakoetxe inguruetan izango dira. Aperribain “armiarma bihurri” batzuen ibilbidea jarraitu beharko dute, Usansolon ikerlari senarekin misio bat bete beharko dute, eta Plazakoetxen Mozoiloa aurkitu beharko dute partaideek.

Banaka zein taldeka egin daiteke, eta ginkana bakoitza egiteko epea irailaren 3an amaituko da, eta Topagune bakoitzeko talde irabazleak Galdakaoko dendetan erosteko 50 euroko bonua jasoko du. Saridunak nortzuk izan diren irailaren 4an jakinaraziko dute Topaguneetan.

Ginkanetan parte hartzeko izena eman beharko da Internet bidez Aperribaiko, Usansoloko eta Indarra eta Plazakoetxeko Topaguneetan.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak