→Galdakao

40 urteko gizon bat kartzelaratu dute, Galdakaon eta beste bi herritan lapurretak egitea leporatuta

Zornotzan eta Lemoan egindako beste bi lapurretekin du lotura atxilotutakoak. Epaileak kartzelara sartzeko agindua eman du. Bigarren pertsona bat egon liteke inplikatuta lapurretetan eta, hortaz, ikerketak irekita jarraitzen du.

Zornotzako, Lemoako eta Galdakaoko lapurretetan erabilitako errebolber simulatua // Ertzaintza

Galdakaoko Udaltzaingoak 40 urteko gizon bat atxilotu du, herriko estanko batean lapurreta egitea saiatzeagatik. Epailearen esku utzi ondoren, kartzelara sartzeko agindua eman du. 

Gertaerak urtarrilaren 20an, asteazkenez, jazo ziren. Udaltzaingoak lapurretaren berri izan ondoren 19:00ak aldera atxilotu zuen gizona, bere ibilgailuarekin Galdakaotik alde egiten saiatzen ari zela. Ertzaintzak jakinarazi duenez, gizon honek lotura du duela gutxi Zornotzan eta Lemoan egindako beste bi lapurretekin. Ustezko lapurrak arma bat -errebolber simulatu bat- erabiltzen zuen beldurra eraginez lapurretak egiteko. Ikerketa taldeak ezkutatuta aurkitu zuen arma simulatua Galdakaon botata. Ikerlarien ustez, bigarren pertsona bat egon liteke inplikatuta lapurretetan, eta irekita jarraitzen dute, beraz, gertaerak argitzeko ikerketek.

Atxilotuak gertaerekin zerikusia duten polizia-aurrekariak ditu. Larunbatean jarri zuten epailearen esku, eta honek espetxean sartzeko agindua eman zuen.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak