→Galdakao

2020-2023rako Gobernu Plana aurkezteko ekitaldi irekia egingo du bihar Galdakaoko Udalak

galdakao udaletxea kurtzeko plaza
2020-2023rako Gobernu Plana aurkezteko ekitaldia antolatu du Galdakaoko Udalak. Herritar guztiak daude gonbidatuta / Galdakaoko Udala

Datozen lau urteetarako Gobernu Plana aurkeztuko du bihar, urtarrilaren 23an, Galdakaoko udal gobernuak, ekintza zehatzez, gauzagarriez eta neurgarriez osatutakoa. Aurkezpena Gandasegi eskolan egingo da, arratsaldeko 19:30etarako antolatu den ekitaldian.

Herritar guztiak daude gonbidatuta Gandasegira, informazio eta neurri horiek modu zuzenean jaso dezaten. Beraz, sarrera librea izango da aretoa bete arte. Horren harira, interesatuek asistentzia konfirmatzea eskatu du udalak, horrek prestaketak errazten baititu. Horrako hori, udala@galdakao.net helbidera mezua idatziz egin daiteke da.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak