→Galdakao

Gobernu Planean aurreikusitako 100 neurrietatik 13 bukatu eta 72 burutzen ari da Galdakaoko Udala

Legegintzaldiaren erdia bete da eta Galdakaoko Udalak Gobernu Planaren balorazioa egin du gaur.

Gobernu Planaren balorazioa egin du gaur Galdakaoko udal gobernu taldeak // Geuria

2023ra bitarteko Gobernu Plana aurkeztu zuen iaz Galdakaoko udal gobernu taldeak. Aurten legegintzaldiaren lehenengo bi urteak bete direla, gaur balorazioa egin dute udal arduradunek. “Urte aberatsak eta zailak izan dira. Pandemia kudeatu behar izan dugu, baina aurreikusitako proiektuak —proiektu txikiak zein handiak— martxan jartzea lortu dugu”, dio Iñigo Hernando alkateak: “Legegintzaldiko lehenengo bi urte hauetako balorazioa positiboa da”.

Gobernu Planak 100 neurri hartzen ditu, eta alkateak adierazi du neurri horietatik 13 proiektu dagoeneko bukatu dituztela eta beste 72 proiektu egikaritzen ari direla: “Neurrien % 13a dagoeneko eginda dago eta % 72a egiten ari gara”, dio Hernandok. Besteak beste, egiten ari diren proiektuen artean Hernandok hauek nabarmendu ditu: Tximelarre eta Urreta lotzen dituen igogailua, Aperribaiko beste igogailu bat, Urbi (Basauri) auzora doan pasabidea konpontzea, Pontzi Zabala kaleko arrapala mekanikoa eta Berezikoetxeko parkearen estalkia. Mari Paz Losada alkateordeak ere hitza hartu du: “Planaren % 85a eginda edo egiteko bidean dago. Balorazio positiboa egiten dugu”.

13 proiektu eginda

Azken bi urteetan Galdakaoko udal gobernu taldeak egin dituen proiektuak dira:

– Mendi ibilbideak seinalizatzea (29. puntua)
– Udal basoen egoerari buruzko diagnosia (34. puntua)
– Urretako gaineko pasabidea eraistea (40. puntua)
– Urreta ikastetxeko aldageletan beroketa-sistema eta zutabeen babesa jartzea (42. puntua)
– Familien oinarrizko elikadura premiei buruzko azterketa (55. puntua)
– Ekitaldi instituzionalak eta kultur ikuskizunak gorrentzat egokitzea (57. puntua)
– Adinekoen bakardade egoerei buruzko azterketa (58. puntua)
– Zinegotzien arreta zerbitzua (68. puntua)
– Gehiegikeriarik gabeko soldatak (73. puntua)
– Euskal sortzaileen plaza (75. puntua)
– Herriko artisten katalogoa (76. puntua)
– Torrezabaleko ikasketa gela  jaiegunetan zabalik mantentzea (85. puntua)
– Euskal udalekuen ordutegia zabaltzea (91. puntua)

72 proiektu egiten

Bestetik, Udalak 72 proiektu egikaritzen ari da. Besteak beste, martxan jarri dituzten azterketen eta diagnosien inguruko emaitzak laster emango dituzte ezagutzera.

– Mugikortasun plan berritzailea diseinatu eta gauzatzea (1. puntua)
– Eskoletarako ibilbideak oinez zein bizikletaz eta modu seguruan egiteko aukera (2. puntua)
– Auzoak lotuko dituen autobusa (3. puntua)
– Markesinak geltoki guztietan (4. puntua)
– Aparkaleku publikoak sortzea (5. puntua)
– Elexalderako igoera oinezkoentzako egokitzea (6. puntua)
– Estalkiak haurren parkeetan: Berezikoetxen, Bengoetxen, Aperribain eta Usansolon (7. puntua)
– Haurrentzako parke egokituak (8. puntua)
– Kale irisgarriak (9. puntua)
– Olabarrirako, Askarrirako eta Bekearako sarbideak egokitzea (10. puntua)
– Bilbora doan zuzeneko autobus zerbitzua handitzeko tramiteak egitea (11. puntua)
– Lanzadera Etxebarrira heltzea ahalbidetzea (12. puntua)
– Berritze proiektua Arkotxako Santa Barbaran (13. puntua)
– Igogailuak herriko hainbat gunetan: Urretako eskolatik Tximiolarrera, Errekalde kaletik Zabalganera, Zubiaurretarren kalearen erdigunetik Juan Sebastian Elkano kalera artekoa, Aperribaiko beste bat, eta arrapala mekanikoa Pontzi Zabala kalean (14. puntua)
– Arnasgune berdea Lapurdi inguruan (17. puntua)
– Argiteria hobetzea (18. puntua)
– Hiri-altzariak, iturriak eta komunak (19. puntua)
– Elexaldeko igerilekuetako taberna zabaltzea (20. puntua)
– Aparkalekuen urteko alokairua (21. puntua)
– Oletxeko barandak eta argiteria (22. puntua)
– Segurtasun Plan Integrala (23. puntua)
– Udal lokalen inbentarioa (24. puntua)
– Ibaizabalen erribera berreskuratzea (25. puntua)
– Oinezkoentzako eta bizikletentzako bidea Basauri eta Usansolo artean (26. puntua)
– Kirolguneak aire librean (27. puntua)
– Energia Iraunkorraren eta Klimaren aldeko Ekintza Plana (30. puntua)
– Auto elektrikoak kargatzeko gunea Lapurdi inguruan (31. puntua)
– Haurreskolako plazak handitzea (35. puntua)
– Olabarrietako landa egokitzea (36. puntua)
– Lekubasorako bidea konpontzea (37. puntua)
– Trokako errepidean ubideak (38. puntua)
– Obaba Haurreskolako eta Unkina Eskolako jolastokiak estaltzea (39. puntua)
– Usansolo eta Gorosibai arteko pasabidea konpontzea (41. puntua)
– Elexaldeko igerilekuak estaltzea (43. puntua)
– Kirol-instalazioak Bengoetxen (44. puntua)
– Urretako kiroldegia handitzea (45. puntua)
– Aperribai eta Basauri lotzen dituen zubia konpontzea (47. puntua)
– Izarra adinekoen zentrora igogailua (48. puntua)
– Usansoloko liburutegiko leihoak berritzea (49. puntua)
– Etxebizitza sozialen plana sortzea (50. puntua)
– Etxebizitza hutsak alokairura bideratzeko programa (51. puntua)
– Aperribaiko anbulatorioko eraikinerako irisgarritasuna ibilgailuentzat egokitzea (54. puntua)
– Herriko migratzaileei buruzko azterketa eta diagnosia eta arreta zerbitzua (56. puntua)
– Enpresa haztegia (59. puntua)
– Udal langileen egonkortasuna eta lan poltsak (60. puntua)
– Turismo leihatila (61. puntua)
– Tokiko merkataritzaren irudia (62. puntua)
– Enpresa txiki eta ertainen sustapena (63. puntua)
– Herriko merkataritzaren online erosketa sarea —Gurean plataforma sortu dute jada— (64. puntua)
– Barne antolaketarako plan estategikoa (65. puntua)
– Auzo bakoitzerako ekintza planak (66. puntua)
– Herritarron parte hartzea udal politikaren ardatz (67. puntua)
– Webgunea eta gardentasuna (69. puntua)
– Hurbileko komunikazioa eta gardena (70. puntua)
– Panel elektronikoak (71. puntua)
– Usansolo erabakigune (72. puntua)
– Metroari buruzko foroak eta bultzada instituzionala (74. puntua)
– Torrezabal, artisten lantoki (78. puntua)
– Suhiltzaileen egoitza zaharraren erabilera aztertu (81. puntua)
– Burdin Hesiaren ibilbideari balioa ematea (82. puntua)
– Galdakaoko kultur gida sortzea (83. puntua)
– Musika klasikoa Elexalde elizan (84. puntua)
– Ondare historikoa babesteko plangintza (87. puntua)
– Memoria historikoaren berreskuratzea (88. puntua)
– Emakumeen Etxea (90. puntua)
– Hiri paisaia euskaraz (93. puntua)
– Merkataritzan ere euskaraz (94. puntua)
– Udaletxeko Euskara Plana gauzatzeko neurriak (95. puntua)
– Emakumeen kirolari laguntzea eta ikusgarri jartzea (96. puntua)
– Gune arriskutsuen mapa egitea, genero ikuspegiarekin (97. puntua)
– Feminismoan oinarritutako berdintasun politikak, aniztasuna barneratzen dutenak (98. puntua)
– Hezkidetzan oinarritutako jolastokiak eskoletan —proiektuak aztertzen— (100. puntua)

15 proiektu egiteko

Eta azkenik, oraindik hasteko dituen proiektuak dira:

– Urtegiak berreskuratzea: Arantzelai, Troka eta Lekubaso (15. puntua)
– Bengoetxe auzoan, Trokako tunelaren alboko eraikineko ingurua ibilgailuentzat egokitzea (16. puntua)
– Bizikleten aparkalekuak (28. puntua)
– Eskoletan, bertoko produktuak oinarri dituzten jantokiak (32. puntua)
– Igerilekuetatik hustutako urak kale garbiketarako baliatzea (33. puntua)
– Unkinako kiroldegira sartzeko errepidea hobetzea (46. puntua)
– Nagusien informazio bulegoa (52. puntua)
– Etxez etxeko laguntza zerbitzua hobetzea (53. puntua)
– Zinema eskaintza zabaltzea (77. puntua)
– Antzerkiaren barrunbeak tailerrak (79. puntua)
– Entseguetarako lokalak prestatu musikarientzat (80. puntua)
– Kale animazioak eta ostalaritza (86. puntua)
– Sukaldaritza tailerra eta elikadura heziketa (89. puntua)
– Eskola-kirolean euskara sustatzeko programa abiatzea (92. puntua)
– Plazakoetxeko lurpeko pasabidea ixtea (99. puntua)

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak