→Galdakao

Skate txapelketa eta graffiti festa antolatuko dute asteburuan Galdakaon

Graffesta antolatuko dute hirugarren urtez Galdakaon. Urriaren 23an eta 24an izango da, eta Skate txapelketa eta mural baten margoketa antolatu dituzte.

Urriaren 23an eta 24an antolatu dute Graffesta Galdakaon // Geuria

Graffesta antolatuko dute hirugarren urtez Galdakaon. Urriaren 23an eta 24an izango da, eta Skate txapelketa eta mural baten margoketa antolatu dituzte. Skate txapelketa larunbatean izango da Zuhatzuko skateparkean 16:00etatik aurrera. La Kubierta elkarteak antolatu du lehiaketa, herriko beste elkarte batzuen laguntzarekin.

Skate txapelketan parte hartzeko epea gaur bukatuko da. 14 urtetik gorakoek parte har dezakete eta interesdunek @lakubierta_gdko Instagram kontuaren bitartez eman dezakete izena. Lehenengo eta bigarren sailkatuek sari ekonomikoa jasoko dute, eta hirugarren sailkatutik seigarrenenera skate materiala jasoko dute.

Bestetik, igandean, mural bat margotuko dute Galdakaoko hainbat graffitigilek Urretako osasun zentroaren atzean dagoen tunelean. Jarduera 11:00etan hasiko dute eta egun osoan zehar izango dira murala margotzen. Udalak Galdakaoko gazteak animatu nahi ditu Graffestako bi ekintzetan parte hartu eta horietaz gozatzera.

Hainbat dira graffiti munduan aritzen diren gazte galdakoztarrak, eta, zaletasun hori ikusarazi eta zabaldu nahian hasi ziren Graffesta antolatzen udalerriko hainbat txamietako gazteak eta Udaleko Gazteria arloak sustatzen duen Gdko-ko Txamiak programako hezitzaile taldea. 2018an antolatu zuten lehen aldiz Graffesta, eta 2019an bigarren edizioa antolatu zuten, 2020an hirugarrena antolatzeko asmoarekin. Hala ere, Covid-19aren pandemiaren eraginez bertan behera geratu zen. Aurreko urteetan izandako arrakastaren ondoren, asteburu honetan itzuliko da Graffesta Galdakaora.

Graffesta 2021

Urriak 23, larunbata
16:00 Skate txapelketa Zuhatzuko skateparkean

Urriak 24, igandea
11:00 Mural margoketa Galdakaoko hainbat graffitigileren eskutik Urretako osasun zentroaren atzean dagoen tunelean

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak