→Galdakao

Galdakaoko Gurasolagunek urteko lehen tailerra antolatu dute urtarrilean

Gurasolagunen tailerretako bat iaz // Hego Uribeko Berbalagunak

Galdakaoko gurasolagunak martxan daude! Hego Uribeko Berbalagun egitasmoaren eskutik urteko lehen tailerra antolatu dute urtarrilaren 21ean, ostiralez. Aho tolesgarrien tailerra da eta batez ere 3 eta 9 urte bitarteko umeei eta euren gurasoei dago zuzenduta. Tailerra Galdakaoko AEK euskaltegian izango da, 17:15etik 18:15era.

Dagoeneko hiru familiak eman dute izena, baina oraindik lekuak daudela adierazi dute Berbalagun egitasmotik. Tailerrean parte hartzeko interesa duten familiek galdakao_berba@aek.eus helbide elektronikora mezua bidali beharko dute urtarrilaren 20a baino lehen. Tailerra doakoa da.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak