→Galdakao

Bideoa | Galdakaoko kuadrila batek irabazi ditu 44.000 euro Gure Eskuren Tripontzian

Gure Eskuk urtero egiten duen Tripontzia zozketaren sari nagusia Galdakaon banatu dute. Zenbaki irabazlea 21443 izan da eta guztira 44.000 euroko saria banatu dute Galdakaon: sari nagusiko 30.000 euroak gehi zenbaki nagusiaren gainerako zazpi seriengatik 14.000 euro (2.000 euro serie bakoitza). Lagun kuadrilla bateko zortzi galdakoztar izan dira saridunak, tartean Bea Ilardia. Bearen hitzak jaso ditugu GEURIAn. Josu Etxaburu Gure Eskuko bozeramailea ere izan da Galdakaoko banaketan. Ganguren tabernan egin dute banaketa.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak