→Galdakao

Erabakitzearen aldeko sinadura bilketa egingo du Hamaika Gara egitasmoak Galdakaon

Uztailaren 3an ekitaldi nagusia egingo dute Bilbon, eta aurrekari bezala apirilean eta maiatzean zenbait ekintza antolatu dituzte Galdakaon.

Erabakitzearen aldeko giza-katea Galdakaon 2018an // Geuria

Erabakitzearen aldeko atxikimendu kanpaina egingo du Hamaika Gara egitasmoak Galdakaon. Uztailaren 3an ekitaldi nagusia egingo dute Bilbon, eta aurrekari bezala apirilean eta maiatzean zenbait ekintza antolatu dituzte Galdakaon: apirilaren 17an mahaiak jarriko dituzte herrian sinadurak biltzeko eta materiala saltzeko, eta maiatzaren 22an Hamaika Gara kantaren koreografia dantzatuko da kalean. Gure Esku Galdakao-Hamaika Gara egitasmoko arduradunek adierazi dutenez, hurrengo asteburu batzuetan ere mahaiak jarriko dituzte, “baina oraindik zehaztu gabe dago noiz”.

Erreferendum bidez erabakitzearen aldeko atxikimendu eta konpromiso pilaketa masiboa da Hamaika Gara egitasmoa. Erabakitzeko eskubidea gauzatzearen aldeko jarrera nagusia ikustaraztea du helburu, baita Euskal Herriko lurraldeetan urrats eraginkorrak egitea ere.

Itziar Ituñok eta Dupla taldeak bideoklipa aurkeztu dute ‘Hamaika Gara’ ekimenerako

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak