→Galdakao

Harrera eta hileta zibilak egiteko zerbitzua abiarazi dute Galdakaon

Hileta zibilak edota haur jaio berrien harrerak egiteko zerbitzua jarri du martxan Galdakaoko Udalak. Horretarako Torrezabal Kultur Etxeako areto nagusia eta udaletxeko osoko bilkuren aretoa jarriko ditu herritarren eskura Udalak.

Torrezabal asteartetik igandera bitartean erabili ahal izango da (asteartetik ostiralera 10:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 19:00etara, eta larunbat eta igandetan 09:00etatik 13:00etara), eta udaletxeko osoko bilkuren aretoa astelehen, asteazken eta ostiraletan, 11:00etatik 14:00etara.

2016an Galdakaoko udalbatzak onartu zuen hileta zibilak egiteko espazio eta lokal publikoak egokitzearen proposamena, EH Bilduk aurkeztuta, eta iaz harrerak eta hileta zibilak ospatzeko espazio publikoen erabilera arautzen duen ordenantzaren hasierako onespena eman zuten. Bada, azarotik aurrera zerbitzua martxan dago Torrezabalen eta udaletxean.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak