→Galdakao

Haurreskolan dagoen leku faltari irtenbidea emateko bost aukera aztertu ditu Galdakaoko Udalak

Abenduaren 2an proiektu konkretuak publikoki aurkeztuko ditu Galdakaoko Udalak batzar ireki batean. “Herritarren, eta bereziki auziak zuzenean eragiten dien kolektiboen iritziak kontutan hartuta erabakiko da zer egin”, diote udal ordezkariek.

Abenduaren 2an batzar irekia deitu du Udalak // Argazkia: Geuria

Egungo egoeran jarraitzea, Olabarrietako Katamar haurreskola bultzatzea, Lehendakari Agirre plazako haurreskola handitzea, multikirol kantxa dagoen lekuan eraikin berria egitea, eta Lapurdi plaza estali eta bertan haurreskolarako eraikin berria eraikitzea. Horiek dira haurreskolan dagoen leku faltari irtenbidea emateko Udalak aztertu dituen bost aukerak.

Abenduaren 2an, asteazkenez, 18:30ean proiektu konkretuak publikoki aurkeztuko ditu Udalak batzar ireki batean udaletxeko areto nagusian, eta abenduaren 10ean, ordu eta leku berean, deliberazio saioa egingo dute: zein bide hartuko den eta horretarako zein pauso eman behar diren adostuko dute. “Herritarren, eta bereziki auziak zuzenean eragiten dien kolektiboen iritziak kontutan hartuta erabakiko da zein aterabide eman arazoari”, diote udal ordezkariek. Saioak streaming bidez jarraitu ahal izango dira www.galdakao.eus/zuzenean atarian. “Haurreskolako irakasle zein gurasoak eta Lehendakari Agirre plazako auzokide, dendari eta ostalariak bereziki gonbidatuta daude batzarrera, baina baita interesa duten herritar guztiak ere”, diote Udaletik.

Hiru umerekin hasi du ikasturtea Olabarrietako Katamar Haurreskolak

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak