→Galdakao

Herri Krosa antolatuko dute Galdakaon apirilaren 24an

// Geuria

Herri Krosaren hamargarren edizioa antolatuko dute apirilaren 24an, igandez, Galdakaon. Dagoeneko zabalik dago izena emateko epea. Apirilaren 21era arte aldez aurreko izen-ematea 8 eurokoa da eta online egin ahal izango dira esteka honen bitartez. Probaren egunean bertan (apirilaren 24an) ere izena eman daiteke eta 10 euro ordaindu. 14 urtetik beherakoentzat (2008tik aurrera) eta kategoria paraolinpikokoentzat doakoa da izen ematea.

Galdakaoko Herri Krosa Galdakao Atletismo Taldeak eta Udalak antolatzen dute, eta Bizkaiko Atletismo Federazioaren egutegi ofizialaren barruan dago. Aurten hamargarren edizioa da, eta urtero ehunka partaide biltzen ditu.

GALDAKAOKO X. HERRI KROSA 2022

Apirilak 24, igandea

Kategoriak eta distantziak

11:00 Benjaminak (2012-2013 urte bitarteetan jaiotakoak)
600 metro, itzuli bat A zirkuituari
*9 urtetik beherakoek parte hartu ahal izango dute nagusi batek lagunduta

11:15 Kimuak (2010-2011 urte bitarteetan jaiotakoak)
1.000 metro, itzuli bat B zirkuituari

11:30 Haurrak eta Kadeteak (2007-2009 urte bitarteetan jaiotakoak)
2.000 metro, bi itzuli B zirkuituari

11:45 Kategoria paralinpikoa
– Kategoria egokitua: 1.000 metro, itzuli bat B zirkuituari
– Kirol trebetasuna: 2.000 metro, bi itzuli B zirkuituari

12:00 Gazteak (2005-2006 urte bitarteetan jaiotakoak), Juniorrak (2003-2004 urte bitarteetan jaiotakoak), Seniorrak (34 urte arte) eta Beteranoak (35 urtetik gorakoak).
– Gazteak-Juniorrak: 4.120 metro, bi itzuli C zirkuituari
– Seniorrak-Beteranoak: 8.240 metro, lau itzuli C zirkuituari

SARIAK

Galdakaoko X. Herri Krosak hainbat sari banatuko ditu: Senior kategorian irabazleek garaikurra eta txapela jasoko dituzte; kategoria absolutuko gizonezko eta emakumezko lehen hiru sailkatuentzat 150 euro, 90 euro eta 60 euro emango dizkiete, hurrenez hurren; kategoria absolutuan sailkatzen den Galdakaoko lehen gizonezko eta lehen emakumezkoarentzat saria; garaikurrak lehenengo hirurentzat kategoria eta sexu bakoitzean; oroigarri gisa kamiseta bat oparituko da dortsala hartzean; probaren amaieran sarien zozketa egingo da. Proba amaitzean, parte hartu duten persona guztiei janari eta freskagarriekin poltsa bat emango diete.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak