→Galdakao

Hileta zibilak egitea eten du Galdakaoko Udalak, alarma egoera amaitu arte

Hileta zibiletarako espazio publikoen erabilera bertan behera utzi du Galdakaoko Udalak. Hain zuzen ere, koronabirusaren hedadapena eragozteko helburuarekin hartu du neurri hori Udalak, “kontaktu soziala murrizteko asmoz”. Neurri hau indarrean dago jada eta alarma egoera amaitu arte mantenduko dute.

Udaletxean egiten diren ezkontzei dagokienez, Udalak sarrera mugatu du. Gauzak horrela, ezkontza horietan alkatea edo ezkontza gauzatuko duen zinegotzia, ezkontideak eta lekuko gisa jardungo duten bi lagun soilik sartu ahal izango dira udaletxera, bestelako gonbidaturik gabe.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak