→Galdakao

Ibilbide osasuntsuak egingo dituzte martxoan Galdakaon, zaintzaileei zuzendutakoak

Mendekotasuna duten pertsonen familia zaintzaileei laguntzen jarraitzeko helburuarekin, Zainduz programa abiarazi du beste urte batez Udaleko Gizarte-ekintza arloak.

Argazkia: Galdakaoko Udala

Mendekotasuna duten pertsonen familia zaintzaileei laguntzen jarraitzeko helburuarekin, Zainduz programa abiarazi du beste urte batez Udaleko Gizarte-ekintza arloak. Urtarrilean hasi zituzten zenbait ekintza, hala nola, zaintzarako baliabideak lortzeko formakuntza eta talde laguntza. Biak martxora bitartean burutuko dituzte Torrezabal Kultur Etxean. Era berean, martxoan beste bi ekintza antolatuko dituzte: ‘Norbere burua zaintzea: Kudeaketa emozionala’ formakuntza tailerra (martxoak 11 eta 18, 16:30etik 18:00etara Torrezabalen) eta ibilbide osasuntsuak (martxoaren 4tik 25era Galdakaon barrena) Martxoko lehenengo ekintzan Ana Badiola izango da irakaslea eta bigarrenean Naroa Azurmendi da arduraduna.

Jarduera hauek mendekotasuna duten pertsonak zaintzen dituzten senitartekoei daude zuzenduta. Interesdunek izena eman behar dute 944 010 545 telefono zenbakira deituta. Gainera, jarduerei buruzko informazio gehiago jasotzeko zainduz@galdakao.net helbide elektronikoa eta 944 010 545 telefono zenbakia daude herritarren eskura astelehenetan eta asteazkenetan, 10:00etatik 13:00etara.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak