→Galdakao

Hainbat ibilgailuren arteko istripua jazo da AP8an, Galdakaon

Beste istripu bat gertatu da AP-8an, bigarrena gaurko egunean. N-637 errepiderako sarbidea itxita egon da zenbait minutuz, baina dagoeneko zabalik dago.

N-637 errepiderako sarbidea itxita egon da zenbait minutuz, baina dagoeneko zabalik dago // Google

Beste istripu bat gertatu da AP-8 errepidean, bigarrena gaurko egunean. Eguerdian Bekea parean A8an autobus baten eta auto baten istripua eman ondoren, arratsaldean, 17:00ak aldera, hainbat ibilgailuren arteko ezbeharra jazo da AP8an, Erletxes inguruan.

Azken istripu horren ondorioz, 40 minutuz itxita egon da N-637 errepiderako sarbidea. 17:45ean zabaldu dute berriro. Kasu honetan ere, ez dute zaurituen berri eman.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak