→Galdakao

Iker Lima preso galdakoztarra Huelvatik Leonera lekualdatu dute

Etxeratek jakinarazi duenez, Iker Lima Sagarna preso galdakoztarra Huelvako espetxetik Leoneko espetxera lekualdatu dute azken aste honetan.

Dispertsioaren kontrako mobilizazio bat Arrigorriagan // Artxiboa

Etxeratek jakinarazi duenez, Iker Lima Sagarna preso galdakoztarra Huelvako espetxetik Leoneko espetxera lekualdatu dute azken aste honetan. Etxetik 1.000 kilometrora egotetik orain 370 kilometrora dago Lima.

Espetxe-araubidearen 100.2 artikuluko malgutasun-araubidea aplikatuko diote Limari. Auzitegi Nazionalak 22 urteko kartzela-zigorra ezarri zion 2000ko urtarrilaren 1ean Galdakaoko Guardia Zibilaren kuartelari molotov koktelekin eraso egiteagatik.

Eskualdeko hiru preso oraindik ere lekualdatu ez dituztela salatu du Etxeratek

Azken urtean eskualdeko sei preso espetxez lekualdatu eta hurbildu dituzte: Josune Oña (Galdakao) Alacantetik Logroñoko espetxeraIñigo Vallejo (Basauri) Sevillatik Palentziara, Gorka Vidal (Zaratamo) Kordobatik LogroñoraUgaitz Perez (Galdakao) Castellotik Logroñora eta Joseba Borde (Ugao) Coruñatik Santoñara. Gainera, Euskal Herrian preso dauden eskualdeko bi preso daude: alde batetik Idoia Martinez (Arrigorriaga) Asturiasetik Zaballara (hirugarren graduarekin) lekualdatu dute eta bestetik Txus Martin (Basauri/Galdakao) bere etxean dago preso. 

Eta beste hiru lekualdaketa gehiago dira etortzekoak. Gorka Vidal presoari dagokionez, Espainiako Espetxe Erakundeak adierazi zuen Logroñotik Zaballara lekualdatuko zutela, baita Zigor Orbe basauriarra ere. Halaber, Maite Pedrosa ugaotarra Alcalako espetxean “blokeatuta” jarraitzen duela salatu du duela gutxi Etxeratek: Zuerako (Zaragoza) espetxera lekualdatuko zutela adierazi zuen Espetxeetako Idazkaritza Nagusiak azaroan; orduan Valentzia III espetxean zegoen ugaotarra, eta bitartean Alcalara lekualdatu zuten.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak