→Galdakao

Iñaki Krutxaga preso galdakoztarra Almeriatik Leongo espetxera lekualdatuko dute

Iñaki Krutxaga Elezkano preso galdakoztarra Almeriako espetxetik Leongo espetxera lekualdatuko dutela iragarri du ekainean Espetxe Erakundeetako Idazkaritza Nagusiak. Ez dute zehaztu noiz lekualdatuko dute Krutxaga.

Argazkia: Utzitakoa

Iñaki Krutxaga Elezkano preso galdakoztarra Almeriako espetxetik Leongo espetxera lekualdatuko dutela iragarri du ekainean Espetxe Erakundeetako Idazkaritza Nagusiak. Ez dute zehaztu noiz lekualdatuko dute Krutxaga.

2001eko urtarrilaren 16an espetxeratu zuten Krutxaga eta 30 urteko zigorra ezarri zioten, “atentatu, hilketa, hondamen eta sute delituengatik, talde armatuari laguntza emateagatik, indarra erabiliz lapurtzeagatik, faltsutzeagatik, debekatutako armak edukitzeagatik eta lesioengatik”. 2023ko uztailean zigorraren hiru laurdenak beteko ditu. Idazkaritza Nagusiak bigarren gradura igotzea erabaki du eta, Andaluziako Tratamendu Batzordeak proposatuta, Leongo espetxera eraman dute. 

Jatorriz Galdakaokoa da Krutxaga, baina Amurrion hartu zuten bere babesaren ardura, Aiaraldea komunikabideak adierazi duenez: “Izan ere, Galdakaokoa izan arren, Aiaraldea eskualdean bizi izan zen zenbait urtez, Belandian, alegia”, diote.

Urte hasieratik eskualdeko hamar preso lekualdatu eta Euskal Herriratu edo hurbileko espetxeetara ekarri dituzte: Jon Crespo (Galdakao) Murtziatik Kantabriara; Iker Lima (Galdakao) Huelvatik Leonera, Maite Pedrosa (Ugao) Alcalatik Zaragozara, Jon Bienzobas (Galdakao) Cadizetik Palentziara, Gorka Vidal (Zaratamo) Logroñotik Zaballara, Zigor Orbe (Basauri) Cadizetik Zaballara, Xabier Garcia Gaztelu (Galdakao) Huelvatik Madrilera, Iñigo Vallejo (Basauri) Palentziatik Kantabriara, Ugaitz Perez (Galdakao) Logroñotik Basaurira, eta Irkus Badillo (Ugao), Alacantetik Basaurira.

Euskal presoak Euskal Herriratzeko adierazpena sinatu dute Hego Uribeko lau udalbatzak

Hauek dira egun preso dauden eskualdeko herritarrak:

Arrigorriaga
Idoia Martinez Garcia (Zaballa, Araba. 66 kilometro)

Basauri
Txus Martin Hernando (etxean preso)
Iñigo Vallejo Franco (El Dueso, Kantabria. 170 kilometro)
Zigor Orbe Sevillano (Zaballa, Araba. 66 kilometro)

Galdakao
Jon Bienzobas Arretxe (La Moraleja-Dueñas, Palentzia. 310 kilometro)
Iñaki Krutxaga Elezkano (Almeriatik Leonera lekualdatuko dute)
Xabier Garcia Gaztelu (Estremera, Madril. 520 kilometro)
Jon Crespo Ortega (El Dueso, Kantabria. 170 kilometro)
Iker Lima Sagarna (Leon, Mansilla. 370 kilometro)
Ugaitz Perez Sorriketa (Basauri, Bizkaia. 5 kilometro)
Josune Oña Ispizua (Logroño, Errioxa. 170 kilometro)
Dani Pastor (Puerto III, Cadiz. 1.050 kilometro)

Ugao
Maite Pedrosa Barrenetxea (Zuera, Zaragoza. 245 kilometro)
Joseba Andoni Borde Gaztelumendi (El Dueso, Kantabria. 170 kilometro)
Irkus Badillo Borde (Basauri, Bizkaia. 9 kilometro)
Josu Urrutikoetxea Bengoetxea (Parisen etxean preso)

Zaratamo
Gorka Vidal Alvaro (Zaballa, Araba. 66 kilometro)

*Maiatzaren 31n eguneratua (Etxerat)

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak