→Galdakao

Bideoa | ‘Inprotxou’, antzerkia eta inprobisazioa batzen dituen kultur adierazpena, Elexalde Institutuan

Pasa den apirilaren 13an “Inprotxou” ikuskizunaz gozatzeko aukera izan genuen Elexalde institutuan. DBH 3., 4. eta Batxillergoko lehenengo mailakoentzat prestatu genuen ekintza hau. Hiru aktore bertaratu ziren gurera: Iñaki Maruri, Mitxel Santamarina eta Ismael Pereira.

Inprotxou, antzerkia eta inprobisazioa batzen dituen kultur adierazpena da. Ismael Pereirak bertsolaritzarekin alderatu zuen: “bertsolaritzan egiten den moduan, guk antzerkia, jolasa, umorea eta bat-bateko inprobizazioa uztartzen ditugu”.

Orain dela zortzi bat urte batu ziren eta ordutik hona Euskal Herriko hamaika txokotan egoteko parada izan dute. Hainbat institututan ere aritu izan dira eta oso esperientzia polita dela komentatu ziguten.

Ikasleen artean harrera paregabea izan zuen emanaldiak. Publikoaren parte hartze zuzen eta aktiboa izan zen gakoa irakasleon ustez eta hiru aktoreek umorea euskaratik eta euskaraz egin daitekeela argi utzi ziguten. Aktoreek planteatutako dinamika guztietan inplikatu ziren ikasleak eta hori zen gure helburua: euskarazko emanaldiekin ikasleei gozaraztea.

Errepikatzeko moduko esperientzia, bai horixe!

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak