→Galdakao

Pello Lizarralderen ‘Argiantza’ liburuaz arituko dira Galdakaoko Irakurle Taldekoak otsailean

Urteko bigarren zita dute otsailaren 15ean Galdakaoko Irakurle Taldeko kideek. Otsaileko hitzordua ere modu telematikoan egingo dute.

2020ko ekainean argitaratu zuen Lizarraldek 'Argiantza' // Argazkiak: Erein

Urteko bigarren zita dute otsailaren 15ean Galdakaoko Irakurle Taldeko kideek. Oraingoan Pello Lizarralderen ‘Argiantza’ liburua aztertuko dute. Otsaileko hitzordua ere modu telematikoan egingo dute literaturzaleek, 18:30an Meet plataformaren bitartez.

Iaz argitaratu zuen Lizarraldek ‘Argiantza’ Erein argitaletxearekin. Protagonista Ramon Beitia da, 80ko hamarkadaren hasieran hainbat zine areto kudeatzen zituen gerentea. Urte haietan zinemak jasan zituen aldaketen eskutik, gainbehera datorren mundu baten lekukotza eskaintzen du liburuak.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak