Irantzu Varela basauriarrak ‘No hay matriarcado ni en el supermercado’ bakarrizketa saioa egingo du abenduaren 16an, ostegunez, Galdakaon. Torrezabal Kultur Etxean izango da bakarrizketa 18:00etan. Sarrera doakoa da, baina izena eman behar dute interesdunek esteka honen bitartez.
Bakarrizketa hau Mairi Galdakaoko Emakume Feminista Batzak antolatu du, Emakunde eta Galdakaoko Udalaren laguntzarekin.
