→Galdakao

Isabel Brazal jeltzaleak zinegotzi kargua hartu du Galdakaon

Isabel Brazalek zinegotzia kargua hartu du // Galdakaoko Udala

Galdakaoko EAJ udal taldeak zinegotzi berri bat du: Isabel Brazal Menendez. Ekainaren 16an egindako ez-ohiko osoko bilkuran hartu du kargua Brazalek, apirilean Fernando Izagirrek dimisioa eman ondoren. Izagirre alderdi jeltzalearen bozeramaile zen Galdakaoko udalbatzan, baina Brazalek ez du lan hori hartuko. Hain zuzen ere, Ainhoa Agirregoikoa izango da aurrerantzean EAJko bozeramailea osoko bilkuretan. Gainera, hirigintza, herri-lanak eta zerbitzuen batzordean parte hartuko du Agirregoikoak.

Joan den apirilaren 27an Fernando Izaguirrek dimisioa eman zuen Galdakaoko EAJ udal taldeko zinegotzia bezala, baita Eusko Jaurlaritzako Larrialdi eta Meteorologia zerbitzuko zuzendari bezala ere. Bizkaiko DYAko presidente izan zen garaian (2016-2021) ustez egindako irregulartasunengatik eman zuen dimisioa Izagirrek duela bi hilabete. DYAko barne-auditoria batek piztu zituen alarmak.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak