→Galdakao

Iturrondoko merkatua zabalduko dute berriro Galdakaon, elikadura produktuekin soilik

Larunbatetan Galdakaon antolatzen zuten merkatua itzuliko da Iturrondo plazara. Oraingoz elikagaiak eta landare eta lore haziak soilik salduko dituzte.

Oraingoz elikagaiak eta landare eta lore haziak soilik salduko dituzte Iturrondoko merkatuan // Argazkia: Galdakaoko Udala

Larunbatetan Galdakaon antolatzen zuten merkatua itzuliko da Iturrondo plazara. Oraingoz elikadura produktuekin zabalduko dute merkatua. Era berean, landareak eta loreak Gandasegira eramaten dituen saltzailea ere izango da Iturrondon, eta haziak bakarrik salduko ditu. Guztira bost postu egongo dira.

Apirilaren 25etik aurrera, eta osasun alertak irauten duen bitartean, babeserako neurriak ezarriko dituzte Iturrondoko merkatuan. Hala nola, postuek bata bestearekiko ohi baino distantzia handiagoa izango dute, eta bezeroek zein postuetako saltzaileek babeserako distantzia gordetzeaz gain, eskularruak erabili beharko dituzte. Merkatu barruan 12 pertsona egon daitezke gehienez, eta postu bakoitzean ezin daitezke bi pertsona baino gehiago egon.

Galdakaoko Udalak zehaztuko du postu bakoitza non kokatuko den eta azoka egunetan udaltzainek zainduko dute segurtasun neurriak ondo betetzen direla.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak