→Galdakao

Santakurtzik gabe, Kultur Plaza antolatuko dute bigarrenez irailean Galdakaon

Irailaren 9tik 25era bitartean antolatuko dute Kultur Plaza Galdakaon // Argazkia: Geuria

Kulturaren aldeko bidean jarraitzen du Galdakaoko Udalak. Uztailean zehar hamaika jarduera antolatu dituzte segurtasun-neurri guztiak errespetatuta, eta irailera begira beste hamaika ekintza antolatuko dituzte. Aurten, bigarren urtez, ez dira ohiko Santakurtzak ospatuko, baina “iazko esperientzia arrakastatsuari” helduta, Kultur Plaza antolatuko dute berriro, irailaren 9tik 25era bitartean.

Oraindik ez dute egitaraua publiko egin, baina horren berri irailean emango dutela diote udal ordezkariek. Era berean, jakinarazi dute irailaren 26an Torrezabaleko programazioari ekingo diotela.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak