→Galdakao

Jardunaldi Mikologiak antolatuko dituzte berriro Galdakaon, iazko etenaldiaren ostean

Jardunaldien 53. edizioa urriaren 27tik 31ra bitartean izango da. Besteak beste, show cookinga, perretxiko bila txango mikologikoa, argazki erakusketa, lehiaketa gastronomikoa eta perretxiko erakusketa antolatu dituzte. 

2019an antolatu zituzten azken Jardunaldi Mikologikoak // Geuria

Jardunaldi Mikologikoak bueltan dira Galdakaon. Iaz bertan behera utzi behar izan zuten mikologia astea, baina aurten Peña Santa Cruz elkarteak egitaraua antolatu du. Jardunaldien 53. edizioa izango da eta urriaren 27tik 31ra bitartean izango da. Besteak beste, show cookinga, perretxiko bila txango mikologikoa, argazki erakusketa, lehiaketa gastronomikoa eta perretxiko erakusketa antolatu dituzte.

Duela bi urte 52. edizioa antolatu zuten eta horrekin batera, ’50 urte perretxiko artean’ liburua argitaratu zuen Peña Santa Cruz elkarteak. Inguruan perretxikoei buruz antolatzen direnen artean, tradiziorik luzeena duten jardunaldiak dira Galdakaokoak.

Galdakaoko Udalarekin batera, herriko beste hainbat elkarteren laguntza izaten du ekimenak, hala nola, Barrengorri Perretxiko Elkartea eta Fungipedia Mikologia Elkartea, Andra Mari Dantza Taldea, Adiskide Pilota Elkartea eta erakusketetarako standak uzten dituzten BBK Fundazioarena.

GALDAKAOKO JARDUNALDI MIKOLOGIKOAK | 2021

53. edizioa

Urriak 27, asteazkena
19:00 Show Cooking (sukaldaritza erakustaldia zuzenean) Torrezabal Kultur Etxean. Zuriñe Garcia (Andra Mari), Josemi Olazabalaga (Aizian), Mauro (Aretxondo) eta Beñat Ormaetxea (Jauregibarria) sukaldari ospetsuen zuzeneko sukaldaritza erakustaldia.

Urriak 30, larunbata
08:30-13:30/14:00 Perretxikotan basora. Ibilaldia Sarriako parketxera, Galdakaoko ikastetxeetako ikasleekin batera. Peña Santa Cruz elkartearen egoitzatik, Kurtzeko plazan

Urriak 31, igandea
10:00-13:30 Argazki erakusketa Gandasegiko arkupeetan
10:00-13:30 Perretxiko erakusketa, eskola arteko perretxiko lehiaketa, herri dastaketa (pintxo solidarioa) eta esku pilota partiduak Kurtzeko plazan
11:00-13:30 Lehiaketa gastronomikoa Gandasegiko ikastetxean. Ostalaritza Eskola, txoko edo elkarteei eta partikularrei zuzendutako lehiaketa. Lehiakideek jendaurrean perretxiko platerrak egingo dituzte, eta ondoren sukaldi ospetsuz osatutako epaimahaiak balorazioa egingo du.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak