→Galdakao

Galdakaoko Elkarlaguntza Sareak 950 euro jaso ditu Peña Santa Cruz elkarte mikologikoarengandik

Argazkia: Galdakaoko Udala

Elkartasun Pintxoak ekimena antolatzen du urtero Peña Santa Cruz elkarteak Galdakaoko Jardunaldi Mikologikoen barruan. Iaz 950 euro batzea lortu zuten eta diru guztia Galdakaoko Elkarlaguntza Sareari eman diote. Elkarlaguntza Sareko Gorka Menendezek “gustura eta eskertuta” jaso du bildutako diruaren txekea Peña Santa Cruzeko Xabier Bikandi idazkariaren eta Alfonso Requero koordinatzailearen eskutik. Mari Paz Losada Gizarte Ekintzako zinegotzia ere izan da txeke banaketan.

Elkartasuna lantzen duen elkarte bati eman ohi dio jasotako dirua Peña Santa Cruzek, urtero, eta Udalaren esku uzten du elkartearen aukeraketa. Hortaz, Udalak proposatuta, Galdakaoko Elkarlaguntza Sareari eman dio iaz bildutako dirua. Hiru lan ildo nagusi ditu Elkarlaguntza Sareak: alde batetik etxebizitza izateko arazoak dituztenei laguntzea eta aholkularitza ematea; elikadura burujabetzaren aldeko lana; eta Eleak Galdakaoko etxeko langile emakumeen taldea.

2019an Epoc gaixotasuna duten herritarrei laguntzeko Asbiepoc elkarteari eman zioten jasotako dirua.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak