→Galdakao

Herriko hamar jolas-parke hobetu ditu Galdakaoko Udalak

Pertxin Bideko jolas-parkea berrituta, Usansolon // Galdakaoko Udala

Haurrentzako hainbat jolas-parketako jolasak konpontzen, aldatzen eta inklusiboago bihurtzen ari da Galdakaoko Udala. Hain zuzen ere, Usansoloko Pertxin Bideko parkeko jolasak erabat aldatu ditu Udalak, Mugurun jolas interaktibo bat jarri dute, Gandasegi eskolako plataforma egokitu dute, Urreta eskolako zabuen aterpea aldatu dute, Sixta Barrenetxea eta Txistulandako parkeetako zorua berritu dituzte, Usansoloko liburutegiko parkean sokak aldatu dituzte, eta Berezikoetxen zabuetarako sarrera irisgarriago egin dute gurpildun aulkiak bertan sartzeko.

Era berean, Urretako parkeko zabuak aldatzen ari da egunotan Galdakaoko Udala. “Gune berrituari irisgarritasun begirada txertatuko zaio: habia kolunpio inklusiboa jarriko da, eta beste jolasgune zati bat ohi baino bajuago egongo da, guztientzat irisgarri egon dadin”, diote udal ordezkariek: “Ezustekorik ezean, datorren astean aldaketak amaituta egongo direla aurreikusten da”. Gainera, Plaza Gorria plazako zabuetako kordak aldatu, zoruko zuloak bete eta apurtuta dauden guneak konpondu eta aldatuko ditu Udalak datozen asteotan.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak