→Galdakao

Jon Crespo preso galdakoztarra Murtziatik Kantabriara lekualdatu dute

Jon Crespo Ortega preso galdakoztarra Murcia II espetxetik El Dueso (Kantabria) espetxera lekualdatu dute. Orain arte Galdakaotik 820 kilometrora zegoen Crespo, eta hemendik aurrera 170 kilometrora egongo da.

Urtarrilaren 9an Basaurin egin zuten manifestazioa dispertsioaren kontra // Geuria

Etxeratek adierazi duenez, Jon Crespo Ortega preso galdakoztarra Murcia II espetxetik El Dueso (Kantabria) espetxera lekualdatu dute. Orain arte Galdakaotik 820 kilometrora zegoen Crespo, eta egun 170 kilometrora dago.

2002ko azaroaren 18an sartu zuten kartzelan Crespo eta 25 urteko kartzela zigorra bete behar du. Talde armatuarekin kolaboratzeagatik, kalteengatik, desordena publikoagatik eta lehergailuak edukitzeagatik dago preso. Aurtengo abuztuan zigorraren hiru laurdenak beteko ditu. Espetxeetako Idazkaritza Nagusiak dio Crespok espetxe-legezkotasuna onartzen duela: “Indarkeriatik aldendu eta eragindako mina eta biktimekiko enpatia onartzen duen idatzi bat aurkeztu du”, diote.

Gaur egun, Hego Uribe eskualdeko 15 preso daude kartzeleratuta: Arrigorriagako bat, Basauriko bi, Galdakaoko zortzi, Ugaoko hiru eta Zaratamoko bat. Azken aldian eskualdeko sei preso espetxez lekualdatu eta hurbildu dituzte: Josune Oña (Galdakao) Alacantetik Logroñoko espetxeraIñigo Vallejo (Basauri) Sevillatik Palentziara, Gorka Vidal (Zaratamo) Kordobatik LogroñoraUgaitz Perez (Galdakao) Castellotik Logroñora, Joseba Borde (Ugao) Coruñatik Santoñara eta Jon Crespo (Galdakao) Murtziatik Kantabriara. Gainera, Euskal Herrian preso dauden eskualdeko bi preso daude: alde batetik Idoia Martinez (Arrigorriaga) Asturiasetik Zaballara (hirugarren graduarekin) lekualdatu dute eta Txus Martin (Basauri/Galdakao) Zaballatik Basauriko espetxera mugitu zuten uztailean. Gaur egun etxean preso dago Martin. Bestetik, Maite Pedrosa (Ugao) Valentziatik Zaragozara lekualdatuko zutela adierazi zuten azaroan zenbait hedabidek, baina oraindik ez da lekualdaketarik eman Etxeraten arabera.

Era berean, 2020an eskualdeko bi preso aske utzi zituzten: Oier Goitia (Galdakao), eta Gorka Martinez (Galdakao). Eta Josu Urrutikoetxea (Ugao) eskumuturreko telematikoarekin Parisen etxean dago preso.

Hauek dira egun preso dauden herritarrak:

Arrigorriaga
Idoia Martinez Garcia (Zaballa, Araba. 66 kilometro)

Basauri
Txus Martin Hernando (etxean preso)
Iñigo Vallejo Franco (Dueñas, Palentzia. 310 kilometro)
Zigor Orbe Sevillano (Puerto III, Cadiz. 1.020 kilometro)

Galdakao
Jon Bienzobas Arretxe (Puerto III, Cadiz. 1.020 kilometro)
Iñaki Krutxaga Elezkano (Almeria, Almeria. 1.005 kilometro)
Xabier Garcia Gaztelu (Huelva, Huelva. 1.000 kilometro)
Jon Crespo Ortega (El Dueso, Kantabria. 170 kilometro)
Iker Lima Sagarna (Huelva, Huelva. 1.000 kilometro)
Ugaitz Perez Sorriketa (Logroño, Errioxa. 170 kilometro)
Josune Oña Ispizua (Logroño, Errioxa. 170 kilometro)
Dani Pastor (Puerto III, Cadiz. 1.050 kilometro)

Ugao
Maite Pedrosa Barrenetxea (Valencia III, Picassent. 600 kilometro)
Joseba Andoni Borde Gaztelumendi (El Dueso, Kantabria. 170 kilometro)
Irkus Badillo Borde (Alacant I, Foncalent. 745 kilometro)
Josu Urrutikoetxea (Parisen etxean preso)

Zaratamo
Gorka Vidal Alvaro (Logroño, Errioxa. 170 kilometro)

*Urtarrilaren 18an eguneratuta

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak