→Galdakao

Jon Maiaren eta Chica Sobresaltoren kontzertuak izango dira maiatzean Galdakaon

Jon Maia eta Chica Sobresalto // Elkar + El Dromedario Records

Eskaintza oparoa prestatu du Galdakaoko Udaleko Kultura arloak maiatzerako. Hain zuzen ere, antzezlan bat eta bi kontzertu izango dira maiatzean Torrezabal Kultur Etxean: urtarrilean egitekoa zen baina atzeratu behar izan zuten ‘Altsasu’ antzezlana maiatzaren 15ean eskainiko dute; Jon Maiak ‘Kantu Bat Gara’ kontzertua eskainiko du maiatzaren 5ean; eta Chica Sobresalto taldea maiatzaren 28an igoko da Torrezabaleko eszenatokira ‘Bailando Raro’ diskoa aurkeztera. Gaur bertan jarri dituzte sarrerak salgai.

Kultur eskaintza | Torrezabal

2022 Maiatza

Maiatzak 5, osteguna
20:00 Kontzertua: Jon Maia, ‘Kantu Bat Gara’
Prezioa: 8 euro, 6 euro (Bazkidea) , 7 euro (+65 urte, langabeak, gazte txartela eta ikasleak)

Maiatzak 6, ostirala
20:00 Antzerkia: ‘La Tarara’ (gazteleraz)
Prezioa: 10 euro, 7,5 euro (Bazkidea) , 9 euro (+65 urte, langabeak, gazte txartela eta taldeak)

Maiatzak 14, larunbata
18:00 Haurrentzako antzerkia: ‘Perez Sagutxoa’
Prezioa: 6 euro, 4,5 euro (Bazkidea) , 5 euro

Maiatzak 15, igandea
19:00 Antzerkia: ‘Altsasu’ (gazteleraz)
*Urtarrilean zen emanaldia eskaintzekoa, baina atzeratu behar izan zen. Urtarrileko sarrera daukaten pertsonek bi aukera dute: sarrera itzuli Torrezabal Kultur Etxeko leihatilan edo sarrera mantendu eta egunean bertan sarrera trukatu Torrezabaleko leihatilan
Prezioa: 10 euro, 7,5 euro (Bazkidea) , 9 euro (+65 urte, langabeak, gazte txartela eta taldeak)

Maiatzak 27, ostirala
20:00 Dantza: ‘LOF (Ladies On Fight)’
Prezioa: 8 euro, 6 euro (Bazkidea) , 7 euro (+65 urte, langabeak, gazte txartela eta ikasleak)

Maiatzak 28, larunbata
20:00 Kontzertua: Chica Sobresalto, ‘Bailando Raro’
Prezioa: 8 euro, 6 euro (Bazkidea) , 7 euro (+65 urte, langabeak, gazte txartela eta ikasleak)

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak