Jone Ibañez Mazo galdakoztarrak (Galdakao, 1997) ekainaren 30ean amaitu zuen Athleticekin zuen kontratua, eta aste honetan iragarri dutenez, Depor Abancan jokatuko du datorren denboraldian, Bigarren Mailan. “Pozik etapa berri honi ekiteaz. Gogo eta ilusio handiarekin”, adierazi du bere Twitter kontuan Ibañezek.
#ASNOSAS | Jone Ibáñez, nova xogadora do #DéporABANCA2122 https://t.co/dYmkWwtGo5 Benvida @Jonee_1997! pic.twitter.com/3M4BMVn7o3
— RC Deportivo (@RCDeportivo) July 18, 2021
Etapa berri horretan Andrea Sierra Athleticen bere lankidea izandakoa ere izango du bidelagun Ibañezek. Izan ere, Depor Abancak ere 2021-2022 denboraldirako ere fitxatu du bilbotarra.
Ekainaren amaieran agur esan zion Ibañezek Athletici. Bere azken komunikatuan, Ibañezek “bere bizitzako etaparik onena” bizi izana eskertu zion klub zuri-gorriari. Orain, Manu Sanchezen aginduetara Depor Abanca Lehen Mailara itzultzeko erronka izango du galdakoztarrak bere taldekideekin batera.
