→Galdakao

Josune Oña eta Iñaki Krutxaga presoak gertuko espetxeetara lekualdatu dituzte

Zaballako espetxean dago Oña eta Leonen Krutxaga // Argazkia: Etxerat

Etxeratek jakinarazi duenez, Josune Oña Ispizua preso etxebarritar-galdazkoztarra Zaballako espetxera hurbildu dute abuztu hasieran. Iaz lekualdatu zuten Alacantetik Logroñoko espetxera eta hilabete honetan Arabara hurbildu dute. 2004ko uztailean sartu zuten kartzelan eta 25 urteko zigorra bete behar du, 2029. urtera arte. Talde armatua laguntzeagatik, dokumentu publikoak faltsutzeagatik edota armak legez kanpo edukitzeagatik atxilotu zuten Oña. 2023ko apirilean zigorraren hiru laurdenak beteko ditu eta espetxe-legedia onartu du.

Bestetik, Iñaki Krutxaga Elezkano preso galdakoztarra Leongo espetxera lekualdatu dutela adierazi dute Etxeratetik. Espetxe Erakundeetako Idazkaritza Nagusiak ekainean eman zuen lekualdaketa honen berri. 2001eko urtarrilaren 16an espetxeratu zuten Krutxaga eta 30 urteko zigorra ezarri zioten, “atentatu, hilketa, hondamen eta sute delituengatik, talde armatuari laguntza emateagatik, indarra erabiliz lapurtzeagatik, faltsutzeagatik, debekatutako armak edukitzeagatik eta lesioengatik”. Orain arte Almeriako espetxean (1.005 kilometro) zegoen Krutxaga, eta abuztutik aurrera Leonen dago (370 kilometro). 2023ko uztailean zigorraren hiru laurdenak beteko ditu.

Idoia Martinez, baldintzapeko askatasunean

Idoia Martinez Garcia preso arrigorriagarra baldintzapean aske geratu dela jakinarazi du Etxeratek. Urte hasieran lekualdatu zuten Martinez Asturiasetik Zaballara, hirugarren graduan. Martinezek 53 urte ditu eta 23 urte eta erdi eman ditu kartzelan. 2018an zigorraren hiru laurdenak bete zituen.

Idoia Martinez preso arrigorriagarra aske utzi dute, baldintzapean

Hauek dira egun preso dauden eskualdeko herritarrak:

Arrigorriaga
Idoia Martinez Garcia (etxean preso)

Basauri
Txus Martin Hernando (etxean preso)
Iñigo Vallejo Franco (El Dueso, Kantabria. 170 kilometro)
Zigor Orbe Sevillano (Zaballa, Araba. 66 kilometro)

Galdakao
Jon Bienzobas Arretxe (La Moraleja-Dueñas, Palentzia. 310 kilometro)
Iñaki Krutxaga Elezkano (Leon, Mansilla. 370 kilometro)
Xabier Garcia Gaztelu (Estremera, Madril. 520 kilometro)
Jon Crespo Ortega (El Dueso, Kantabria. 170 kilometro)
Iker Lima Sagarna (Leon, Mansilla. 370 kilometro)
Ugaitz Perez Sorriketa (Basauri, Bizkaia. 5 kilometro)
Josune Oña Ispizua (Zaballa, Araba. 66 kilometro)
Dani Pastor (Puerto III, Cadiz. 1.050 kilometro)

Ugao
Maite Pedrosa Barrenetxea (Zuera, Zaragoza. 245 kilometro)
Joseba Borde Gaztelumendi (El Dueso, Kantabria. 170 kilometro)
Irkus Badillo Borde (Basauri, Bizkaia. 9 kilometro)
Josu Urrutikoetxea Bengoetxea (Parisen etxean preso)

Zaratamo
Gorka Vidal Alvaro (Zaballa, Araba. 66 kilometro)

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak