→Galdakao

Josune Oña preso galdakoztarra Alacantetik Logroñoko espetxera lekualdatu dute

galdakao santakurtzak presoak 2015 manifestazioa

Bigarren graduko erregimenean egongo da Oña Logroñon. 2004ko uztailean sartu zuten kartzelan eta 25 urteko zigorra bete behar du, 2029 urtera arte.

Bigarren graduko erregimenean egongo da Oña Logroñon // Argazkia: Geuria

Etxerat elkarteak jakinarazi duenez, Josune Oña Ispizua presoa Alacant I-eko espetxetik Logroñoko espetxera lekualdatu dute. Orain arte Galdakaotik 745 kilometrora zegoen Oña, eta hemendik aurrera, 170 kilometrora egongo da. Jatorriz Etxebarrikoa da Oña, baina, “bizitza, lagunak” Galdakaon dituela adierazi diote GEURIAri bere gertukoek.

Bigarren graduko erregimenean egongo da Oña Logroñon. 2004ko uztailean sartu zuten kartzelan eta 25 urteko zigorra bete behar du, 2029 urtera arte. Talde armatua laguntzeagatik, dokumentu publikoak faltsutzeagatik edota armak legez kanpo edukitzeagatik atxilotu zuten. 2023ko apirilean, zigorraren hiru laurdenak beteko ditu eta espetxe-legedia onartu du. Alacanteko espetxearen Tratamendu Batzordeak proposatu du bigarren gradura igotzea eta bere familia-ingurunetik gertu dagoen zentrora eramatea. Hemendik aurrera Logroñoko espetxean beteko du zigorra.

Basaurin beteko du zigorra aurrerantzean Txus Martin presoak, hirugarren graduan

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak