→Galdakao

‘Irizar eta Galdakao’ dokumental laburra sareratu dute Juan Carlos Irizarren omenez

Juan Carlos Irizar Galdakaoko Musika Bandako zuzendari izan zen // Galdakaoko Udala

Juan Carlos Irizar (Oñati, 1951-Aizarnazabal, 2021) musikariaren eta konpositorearen figura oroitzeko kontzertua antolatu zuten Galdakaon maiatzaren 15ean, igandez: ‘Irizarren izarrak’. Da Capo Galdakaoko Musika Bandak, Ad Libitum Galdakaoko Txistu Bandak eta Maximo Moreno Musika Eskolako Abesbatzak hartu zuten parte omenaldi kontzertuan. Galdakaon igaro zituen urteetan Oñatiarrarentzat esanguratsuenak izan ziren piezak berreskuratu zituzten berriro.

Gainera, sorpresa bat izan zen: banden eta koruen tartean Galdakaoko Udalak, GEURIArekin elkarlanean, ‘Irizar eta Galdakao’ dokumental laburra aurkeztu zuen Kurtzeko plazan. Belén Madariaga, Musika Eskolako irakasleak; Juan Luis Artabe, Galdakaoko Udaleko itzultzaileak; eta Neme Sánchez eta Jaxone Gana galdakoztarrek hartu dute parte dokumental laburrean. Juan Carlos Irizarren berbekin batera, Antton Irusta idazlearenak ere agertzen dira.

Bideoa Youtuben ikusgai dago:

Irizarrek Galdakaorako espreski pieza ugari sortu zituen, bai bandarako, bai txisturako eta bai korurako. Besteak beste, Galdakaoko Inauterietako ereserkia sortu zuen Irizarrek, baita Gerra Zibileko Galdakaoko bondarbaketen 75. urteurrenerako musika sortu zuen ere. Gainera, Galdakaoko Zaletasuna abesbatza zuzendu zuen, eta Galdakaoko Musika Bandako zuzendari ere izan zen. Iazko apirilaren 22an zendu zen Irizar.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak