→Galdakao

Juan Carlos Irizar musikari eta konpositorea omenduko dute Galdakaon kontzertu batekin

‘Irizarren izarrak’ kontzertua antolatu dute maiatzaren 15ean Galdakaon, Irizarren figura oroitzeko // Argazkia: Galdakaoko Udala

Juan Carlos Irizar (Oñati, 1951-Aizarnazabal, 2021) musikariaren eta konpositorearen figura oroitzeko kontzertua antolatu dute Galdakaon maiatzaren 15ean, igandez. Irizarrek Galdakaorako espreski pieza ugari sortu zituen, bai bandarako, bai txisturako eta bai korurako. Besteak beste, Galdakaoko Inauterietako ereserkia sortu zuen Irizarrek, baita Gerra Zibileko Galdakaoko bondarbaketen 75. urteurrenerako musika sortu zuen ere. Gainera, Galdakaoko Zaletasuna abesbatza zuzendu zuen, eta Galdakaoko Musika Bandako zuzendari ere izan zen. Iazko apirilaren 22an zendu zen Irizar.

Irizar omentzeko kontzertua, ‘Irizarren izarrak’, maiatzaren 15ean 13:30ean izango da Kurtzeko plazan. Da Capo Galdakaoko Musika Bandak, Ad Libitum Galdakaoko Txistu Bandak eta Maximo Moreno Musika Eskolako Abesbatzak hartuko dute parte omenaldi kontzertuan. Galdakaon igaro zituen urteetan Oñatiarrarentzat esanguratsuenak izan ziren piezak berreskuratuko dituzte berriro. Kontzertu hau Udaberriko Sormeneren egitarauaren barruan antolatu du Udalak.

‘Agur Jaunak’, Juan Carlos Irizarren omenez

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak