→Galdakao

Raül Refree, Ainara LeGardon, Aitor Etxebarria, Galgo eta Moxal, Galdakaoko Kaiola Festibalean

Kaiola Festibalaren bosgarren edizioa egungo egoerara egokituta antolatu dute. Azaroaren 14an izango dira kontzertuak Torrezabalen.

Ainara Legardon // Argazkia: Rafa Rodrigo

Kaiola Festibalaren bosgarren edizioa ate joka dabil. Antolatzaileek apirilean aurreratu zuten bezala, Covid-19aren pandemia dela eta, aurtengo musika jaialdia ezingo zen urtero bezala ekainean ospatu, eta azarora atzeratzea erabaki zuten. Gauzak horrela, azaroaren 14an Galdakaoko Torrezabal Kultur Etxean izango diren musikarien kartela jakinarazi dute antolatzaileek: Raül Refree (Katalunia), Ainara LeGardon (Euskal Herria), Aitor Etxebarria (Euskal Herria), Galgo (Asturias) eta Moxal (Euskal Herria).

Pandemia dela eta egoera berri eta berezia bada ere, gau berezi bat disfrutatzeko aukera ezin hobea izango dugu. Aurtengo edizioan kartel interesgarria proposatzen dizuegu”, diote antolatzaileek. Kontzertuak 20:30ean hasiko dira eta ateak 20:00etan zabalduko dituzte.

Segurtasun eta osasun neurri guztiak betetzeko zenbakidun sarrerak jarriko dituzte laster salgai. Sarreraren prezioa 15 eurokoa izango da.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak