→Galdakao

“Pena handiz aurtengo Kaiola Festibala bertan behera uztea erabaki dugu”

Eusko Jaurlaritzak Covid-19ari aurre egiteko iragarritako murrizketa eta neurri berriek eragin dute Galdakaoko Kaiola Festibala bertan behera geratzea.

2019ko jaialdia // Argazkia: Kaiola Festibala

Eusko Jaurlaritzak Covid-19ari aurre egiteko iragarritako murrizketa eta neurri berriek eragin dute Galdakaoko Kaiola Festibala bertan behera geratzea: “Pena haundiz aurtengo Kaiola Festibala bertan behera geldituko da”, diote antolatzaileek: “Hala ere, lanean jarraituko dugu 2021era begira”.

Azaroaren 14an zen ospatzekoa musika jaialdia Torrezabalen. Saldutako sarreren prezioa itzuliko du antolakuntzak azaroaren 9tik aurrera. Interesdunek entradas@infotactile.com helbide elektronikora idatzi, 649 671 643 whatsapp zenbakira idatzi, edo 610 649 410 eta 912 302 200 telefono zenbakietara deitu dezakete.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak