→Galdakao

Anari, Elle Belga, Galgo, Aitor Etxebarria, Ainara Legardon eta Moxal, 2021eko Kaiola Festibalean

Besteak beste, Anari igoko da Torrezabaleko eszenatokira // Anari

Kaiola Festibala bueltan da. Iazko eten behartuaren ondoren, aurten indartsu itzuliko da musika esperimentala Galdakaora. Gainera, aurreko edizioekiko aldaketa nabarmen batekin: oraingo honetan, Euskal Herriko taldeak izango dira nagusi, eta euskara ere inoiz baino presenteago izango da. Anari, Moxal, Ainara Legardon eta Aitor Etxebarria Euskal Herriko taldeak arituko dira, eta Asturiaseko Elle Belga eta Galgo. Kaiola ekainaren 26an eta 27an izango da Torrezabalen. Sarrerak dagoeneko salgai daude: egun bakoitzerako sarrera 15 eurokoa izango da, eta bi egunetarako bonoa 25 eurokoa.

“Kaiola Festibalaren asmoa ez da inguruko beste festibalekin artisten ospe eta arrakasta mailaren lehian sartzea, ezta musika estilo jakin baten adierazle izan edota zirkuitu komertzial jakin batean sartzeko ahaleginetan ibiltzea. Nortasun eta xede artistikorik gabe, etekin ekonomiko azkarra bilatu eta itxura ia berbera duten emanaldien saturazio horretatik aldegitea litzateke edozein erara Kaiolaren benetako nahia. Era horretan, kezka eta bisio pertsonal baten isla da: Inprobisazioaren kontzeptu eta erremintak sormenerako ematen duen askatasuna, musikaren arlotik hasita bizitzako hainbat jardun eta ekimenetara hedatu daitekeela, alegia”, dio Aritza Landaluze jaialdiaren antolatzaileak.

Kaiola Festibala

Galdakao | 2021

Ekainak 26, larunbata
Anari
Elle Belga
Galgo

Ekainak 27, igandea
Aitor Etxebarria
Ainara Legardon
Moxal

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak