ā†’Galdakao

Lau lagun kontratatu dituzte Galdakaon kaleak garbitzeko zerbitzua hobetzeko

Giza baliabideak handitzeaz gain, kaleen garbiketa zerbitzua hobetzeko baliabide materialak ere handitu ditu Galdakaoko Udalak.

Garbitzeko makina elektriko berria ere erosi dute // Galdakaoko Udala

Galdakaoko kaleak garbitzeko zerbitzua hobetu du Udalak. Ekainean kontratu berria abian jarri dute eta zerbitzu hobea emateko asmoz, langileen kopurua eta baliabide materialak handitu dituzte. Alde batetik, lau langile kontratatu ditu Udalak asteburuetarako, lanaldi partzialean: “Aipatzekoa da kontratatu diren lau behargin berrietatik bi emakumeak direla, andrek sarbide zaila izaten duten lanpostuak baitira. Berdintasunerako Legea betez, eta generoa alde batera utzita, pertsona guztiei aukera berberak eskaintzeko ahaleginean aurrera egin du horrela Udalak”, diote udal ordezkariek.Ā Horrez gain,Ā asteburuetan lanaldi partzialean aritzen ziren lau behargin lanaldi osoko langile izatera igaro dira aste barruko ordutegian.

Bestetik, zerbitzua nabarmen hobetzen lagunduko duten baliabide materialak ere handitu ditu Udalak. “Garbitzeko makina elektriko berria erosi da, eta honi esker, garbitu beharreko gune kopurua handitu ahal izango da, emaitza hobetuz”, diote udal arduradunek: “Gainera, edukiera handiagoko kamioi bat gehitu da, tamaina handiko hondakinak biltzeko, zabortegira egiten den bidaia kopurua murriztuz. Bi erosketa horien bitartez, zerbitzuaren eraginkortasuna hobetuko da”.

Tamaina handiko hondakinen bilketari dagokionez, egun bat gehiago ezarri du Udalak: “Astearteetako (erdialdean) zein asteazkenetako (auzo periferikoan) bilketa mantenduko da, etaĀ beste bilketa bat egingo da ostiraletan, zerbitzua handitzeko”, diote. Edozein kasutan, Udalak gogoratu du tamaina handiko hondakinak kalera ateratzeko beharrezkoa dela aldez aurretik jakinaraztea 944 010 500 telefono zenbakira deituta, “abisu hori jasotzean soilik joango baitira gune jakin horretara hondakin horiek jasotzera”.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak