→Galdakao

Zabalik da Plazakoetxeko kalistenia gunea, Galdakaon

Argazkiak: Galdakaoko Udala/Geuria

Lehenengo kaslitenia gunea eraiki dute Galdakaon. Plazakoetxen egokitu dute eta guztira 150 metro inguru ditu, eta hainbat entrenamendu mota egiteko 13 gune jarri dituzte: handstand, push ups, squats, dips, l sit, lever, flag, leg raises, pull ups, abs, open pull ups, rope climb.

Entrenamendu fisikoko sistema hau, nagusiki, norberaren gorputzaren pisuaz baliatzen da, karga edo erresistentzia gehigarririk behar izan gabe, eta Street workout edo Parkour mugimenduan oinarritua dago. Galdakaon Gobernu Planeko 27. puntuari erantzuten dio neurriak. Abuztuan hasi zituzten obrak.

Hego Uribe eskualdean hainbat kalistenia parke daude dagoeneko: Arrigorriagan, Basaurin, Etxebarrin eta Ugaon, eta orain Galdakaon ere.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak