→Galdakao

Galdakao Kantari kalera aterako da bihar ikasturte berriari hasiera emanez

Ikasturteko lehen hitzorduaren berri eman du Galdakao Kantarik. Bihar, irailak 24, irtengo dira berriro herriko kaleak musikaz eta kantuz girotzera.

// Galdakao Kantari

Ikasturteko lehen hitzorduaren berri eman du Galdakao Kantarik. Bihar, irailak 24, irtengo dira berriro herriko kaleak musikaz eta kantuz girotzera: 20:00etan hasiko dira Mugurun, El Ingles tabernatik, eta 21:00ak aldera Iturrondo plazara helduko dira, Topa tabernaren aurrera. Lehen hitzordu horretan Xeberri, Asun eta Kontxi izango dituzte gogoan Galdakaoko kantuzaleak.

Indarrean dauden neurriak errespetatuko direla diote: “Distantzia mantenduko dugu eta maskara jantzita eramango dugu”, diote.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak