→Galdakao

Galdakao Kantarik omenaldia egingo dio Asun Matillari irailaren 25ean

Uztailaren 30ean hil zen Asun Matilla galdakoztarra. Asun omentzeko ekitaldi berezia antolatu dute irailaren 25ean Berbalagunek, AEKk, Elkarlaguntza Sareak eta Galdakao Kantarik.

Asun, eserita, Galdakao Kantarirekin ekaineko saio batean // Galdakao Kantari

Uztailaren 30ean hil zen Asun Matilla galdakoztarra. Besteak beste, Galdakao Kantari ekimeneko sortzailea eta sustatzailea izan zen Asun. Ildo horretan, Asun omentzeko ekitaldi berezia antolatu dute irailaren 25ean Berbalagunek, AEKk, Elkarlaguntza Sareak eta Galdakao Kantarik 21:00etatik 22:00etara Santi Brouard plazan. 

“Gure bihotzetan gordeko dogu bere oroimena eta bere animo-ta-indarra kantatzeko, dantzatzeko eta ingurukoak animatzeko eta laguntzeko”, adierazi zuten Galdakao Kantariko kideek.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak