Kantu Kolore taldeak bideoklip berria kaleratu du gaur: ‘Esna zaitez’. Klima aldaketaren aurka, Lurra zaintzeko mezua du abestiak. Gernikako Ross Dantza Eskolak bideoklipean parte hartu du.
Kantu Kolore taldea osatzen dute: Maitane Salvador (Bilbo, 1982) eta Mikel Leibar (Galdakao, 1972) galdakoztarrek, eta Iñigo Agirrezabalak, Eider Etxeandiak, Ibai Encinak eta Jon Ander Amigok. Iaz ‘Esna zaitez’ diskoa argitaratu zuten eta horren harira Maitanerekin eta Mikelekin elkartu zen GEURIA elkarrizketa egiteko.
